Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Arroz fideoak muskuiluekin thailandiar erara
Osagaiak
  • Muskuiluak, 1 kg
  • Arroz fideoak, 250 g
  • 2 baratxuri
  • Martorria, eskukada bat
  • Jengibre zati bat
  • Pipermina
  • Limoi-ezkaia
  • Lima bat
  • Mirin edo arroz ardoa, 3 koilarakada
  • Sesamo-olioa
  • Gatza
  • Ura
Prestaketa

Lehenik eta behin, muskuiluak garbituko ditugu. Jarraian, muskuiluak lurrunetan irekiko ditugu. Honetarako eltze batean muskuiluak, edalontzi erdi bat ur eta arroz ardoa jarriko ditugu taparekin estalita, eta muskuilu guztiak ireki arte edukiko ditugu sutan. Denak ireki direnean, atera, ura iragazi eta gorde egingo dugu. Muskuiluak hozten direnean, oskoletik aterako ditugu.

Bestalde, arroz fideoak egosiko ditugu. Honetarako, ontzi batean arroz fideoak jarriko ditugu eta ur irakina botako diegu gainetik. 3-4 minutuz beratzen utzi eta iragazi ondoren, ur txorrota azpian bustiko ditugu, fideoak aske geratzeko.

Baratxuriak, martorria, pipermina eta jenjibrea zatitxotan moztuko ditugu.

Jarraian, zartagi sakon batean (Wok modukoa bada hobe) sesamo-olioa jarriko dugu berotzen. Bero-bero dagoenean, baratxuria, jenjibrea, pipermina eta limoi-ezkaia botako ditugu bertara. Osagaiak ez erretzeko, zartaginari eragin eta pare bat minutu pasa direnean, muskuiluak eta muskuiluen ura eta gatza botako ditugu bertara. Buelta batzuk eman ostean, lima zukua erantsiko diogu zartaginekoari.

Bukatzeko, arroz fideoak eta martorria erantsi eta lixto!

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena