Errezetak lehenengo platerak
Garagarra garbitu eta urez beterik izango dugun lapiko batean egosten jarriko dugu. Irakiten hasten den momentutik, tapa jarri eta 25 bat minutuz egosiko dugu, garagarra bigundu arte. 15 minutu daramatzanean, azafraia eta gatz koilarakadatxo pare bat gehituko dizkiogu. Iragazi eta bero mantenduko dugu.
Beste lapiko batean babarrunak, tomatea laukitxotan zatituta, itsaskiak, txorizo xerratua, berakatz-hautsa eta piperrautsa su ertainean jarriko ditugu, berotzen joan daitezen.
Nahasketa hau irakiten hasten denean, garagarra bertara gehituko dugu eta beste 5 bat minutuz dena batera irakiten jarriko dugu su ertainean. Bukatzeko, ilarrak egosi eta, gainean jarri ondoren, beste pare bat minutuz dena sutan izango dugu. Eginda dagoenean, limoi xerra batzuez lagunduta zerbitzatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa