Errezetak lehenengo platerak
Patatak garbitu eta lapiko batean osorik egosten jarri, azal eta guzti, gatz pixka batekin. Patatek 15 minutu daramatzatenean, azenarioak bertan egosten sartu, arrautzekin batera. Arrautzek 12 minutu daramatenean, atera sutatik eta ur hotzetan hoztu.
Beste lapiko bat urarekin eta gatzarekin sutan jarri eta irakiten hasten denean, ilarrak bertan 5 minutuz egosi.
Patatak, azenarioak, arrautzak, luzokerrak eta olibak gustuko tamainan zatitu eta katilu handi batean nahasi. Hegaluzea gehitu eta gatza, oliba oilo birjina eta ozpinarekin pixka bat ondu.
Arrautza bat irabiagailuaren ontzian apurtu. Ekilore-olioaren erdia, limoiaren zukua eta gatz pixka bat bertara bota. Jarraian, irabiagailua sartu, martxan jarri eta maionesa loditzen hasten zaigunean, gainerako olioak gehitu. Maionesa eginda dagoenean, barazkiekin nahasi eta zerbitzatzeko prest daukagu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa