Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Barazki panatxe ketua ziape saltsarekin
Osagaiak
  • 4 orburu
  • 4 zainzuri
  • 8 gari-zainzuri
  • Ilarrak, 500 g (bere lekarekin)
  • Brokoli bat
  • Azenario bat
  • Oliba-olioa
  • Sesamo haziak
  • Gatza
  • Tahini krema, koilarakada bat
  • Ziapea, 2 koilarakada
  • Jogurt krematsua, koilarakada bat
  • Sagar kontzentratua, koilarakada bat
  • 2 limoi
Prestaketa

Hasteko, barazkiak gobernatuko ditugu. Orburuak, garizainzuriak eta zainzuriak garbitu, zuritu eta erdibituko ditugu. Ontzi batean ur hotza limoi baten zukuarekin jarriko dugu eta barazkiak bertan sartuko ditugu ez erdoiltzeko. Bestalde, brokolia garbitu, zurtoia kendu eta loretxoak aterako dizkiogu. Azenarioa zuritu eta makiltxotan zatituko dugu. Ilarren kasuan, aletu eta garbitu egingo ditugu.

Jarraian, banaka-banaka egosiko ditugu, bakoitzaren denborak errespetatuz. Orburuak 15 minutuz; zainzuriak (urari azukre apur bat gehituta) 15 minutuz; gari-zainzuriak 10 minutuz; azenarioak 10 minutuz; brokolia 3 minutuz eta ilarrak 3-4 minutuz.

Barazkiak egosten direnean, iragazi, ura ongi kendu, eta plater batean zabalduko ditugu. Jarraian, ketzeko aparatuarekin lurrinduko ditugu eta honen ostean, oliba-olio txorrotadatxo batekin eta sesamo haziekin apainduko dugu platerekoa.

Saltsa egiteko, hasteko, limoi erdi baten zukua egingo dugu. Jarraian, tipulina xehe-xehe ebakiko dugu.

Katilu batean ziapea, jogurta, sagar kontzentratua, tahinia, limoi zukua, tipulina eta gatza nahasiko ditugu.

Platerean barazkiak saltsa ondoan dutela zerbitzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena