Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Wakame eta arbendol entsalada
Osagaiak
  • Wakame alga hidratatua, 250 g
  • Tipuleta, 150 g
  • 24 bat arbendol gordin
  • Sesamo olioa, 50 g
  • Soja saltsa, 75 g
  • Limoi erdiren zukua
  • Tipulina, koilarakada pare bat
  • Sesamo haziak, koilarakada pare bat
Prestaketa

Lapiko batean ura irakiten jarri eta 10 segundoz wakameak bertan galdarraztatu. Ur hotzetara pasa eta hoztutakoan, iragazi eta geroko gorde.

Tipuleta juliana eran eta arbendolak xerratan zatitu. Sesamo olioa, soja saltsa, limoi zukua eta tipulina txiki-txiki eginda nahasi.

Wakamea tipulinarekin eta arbendolekin nahasi, ozpin-olioa gainetik bota eta, bukatzeko, sesamo haziak bota gainetik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena