Errezetak lehenengo platerak
Lehenengo, lanak aurreratzen joango gara; hirugiharra makilatan zatitu, gazta birrindu, gorringoak katilu batera banatu eta lapiko batean pasta egosteko ura irakiten jarriko dugu.
Lapikoko ura irakiten daukagunean, gatz pixka bat gehitu eta bertan egosiko dugu pasta, bere paketean jartzen duen denboran. Bitartean, gorringoak irabiatu eta gaztaren ¾ nahasiko dugu katilu batean. Zartagin bat su bizian jarriko dugu eta inongo oliorik gabe, bertan salteatuko dugu hirugiharra, gorritu arte. Atera eta geroko gorde.
Pasta egosita dugunean, hirugiharra egiteko erabili dugun zartaginera pasatu eta sutan jarriko dugu. Pasta egosteko erabili dugun uretatik burruntzalikada pare bat hartu eta gaztarekin eta gorringoekin nahasiko dugu. Jarraian, pasta zartagina sutatik atera eta arrautza eta gazta saltsa hau gehituko diogu, ondo mugitzen dugun bitartean.
Platerera zerbitzatu eta gainetik gazta eta piperbeltza botako dizkiogu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa