Errezetak lehenengo platerak
Hasteko, izokin solomoei azala kenduko diegu. Honetarako, labanaren laguntzarekin, izokinaren puntatxo batetik diagonalean beherantz ebakitxo bat egingo diogu azal punta txiki bat harrotuz. Hau eginda, hatzaren puntarekin azaltxoa beherantz indarra eginez ainguratuko dugu eta labana azalaren kontra arrasean egin eta zig-zag mugimenduak eginez aurreratz eramango dugu.
Behin bi solomoei azala kenduta, izozteko poltsa handi batean sartuko ditugu eta espezia guztiak, oliba-olioa eta ardoa gehituko dizkiogu.
Poltsatxoa itxi eta hozkailuan marinatzen utziko dugu 20 minutuz.
Bien bitartean labea berotzen jarriko dugu, 210 ºC-tan, goitik eta behetik.
Izokin solomoak hozkailutik atera eta labeko erreteiluaren gainean jarriko ditugu. Gatz ezkatak gainetik bota eta labean 5-7 minutuz erreko dugu guztia.
Bien bitartean mandolinaren laguntzarekin errefautxoak fin-fin ebakiko ditugu.
Jarraian, izokina egin denean, labetik atera eta laxatu egingo dugu, hau da, izokinari lauzak aterako dizkiogu sardeska baten laguntzarekin edo eskuekin.
Ontzi sakon batean errukula, ahuakatea zatitan moztuta eta izokin lauzak ipiniko ditugu, eta gatzarekin eta olioarekin onduko dugu dena.
Plater batean dotore-dotore jarri eta errefautxo xaflekin apainduko dugu.
Bestalde, katilu batean jogurta eta lima zukua nahasiko ditugu eta koilara baten laguntzarekin entsalada margotuko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa