Errezetak lehenengo platerak
Alfredo saltsa egiteko, berakatzak ondo txikitu eta zartagi batean sutan jarriko ditugu. Berakatza dantzan hasten denean, gurina gehituko diogu eta jarraian esne-gaina. Dena ondo nahasi eta irakiten hasten denean, gazta gehitu eta pixka bat loditzen utziko dugu. Gatzez eta piperbeltzez ondu eta gorde.
Oilaskoa zati txikitan moztu eta gorde. Pizza orea 20-25 g-ko ataletan zatitu eta bakoitzarekin bolatxoak egin eskuekin. Bolatxo hauek katilu handi batean jarriko ditugu eta bertara oilaskoa, hirugiharra, Mozzarella, perrexila, berakatz lehorra, oliba olioa, kipula erregosia, piperbeltza eta Alfredo saltsa gehituko ditugu. Dena eskuekin ondo nahasi eta pastelak egiteko erretilu batera pasako dugu, ondoren labean sartu eta 190 ºC-tan 20 bat minutuz erretzeko.
Pastela egin bitartean, barbakoa saltsa egiteko behar ditugun barazkiak pusketa loditan zatitu eta olio gabe izango dugun zartagin batean erreko ditugu su bizian. Erre puntu bat eman ondoren, irabiagailuaren ontzian birrinduko ditugu ketchup saltsa, soja saltsa, ozpina, piperrautsa eta oreganoarekin batera. Birrindutakoa lapiko batean sutan jarri eta fin geratu bazaigu, arto almidoiarekin lodituko dugu pixka bat. Gatzez eta piperbeltzez ondu eta pastela eginda dagoenean, zerbitzatu lagungarri moduan.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa