Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Arroz fideo pikanteak ganba frijituekin
Osagaiak
  • Ardo zuria, 100 g
  • Azukrea, 30 g
  • Ketchup koilarakada bat
  • Salda, 300 g
  • Martorri txikitua, koilarakada pare bat
  • Pipermin olioa
  • Gatza
  • -GANBAK EGITEKO:
  • Ganba zurituak, 200 g
  • Gurina, 10 g
  • Martorri txikitua, koilarakada bat
  • Limoi erdiren zukua
  • Gatza eta piperbeltza
Prestaketa

Arroz fideoak ur irakinetan egosi eta gero ur hotzarekin hoztu.

Saltsa egiteko, lapiko batean ardo zuria azukrearekin irakiten jarriko dugu, burbuila handiak sortu arte. Orduan, ketchupa eta salda gehituko dizkiogu eta gatzez onduko dugu. Olio pikantea eta martorria gehitu eta bertan jarriko ditugu fideoak berotzen pare bat minutuz.

Zartagin bat su bizian jarriko dugu eta bertan gurina urtu ondoren, martorri koilarakada bat gehitu eta segituan bertan salteatuko ditugu ganbak. Atera baino lehenago, limoi erdiren zukuarekin, gatzarekin eta piperbeltzarekin ondu eta fideoen gainean zerbitzatuko ditugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena