Errezetak lehenengo platerak
Tipula eta porrua zati txikitan eta azenarioa ilargi erditan zatituko ditugu. Paella-ontzi bat sutan jarriko dugu olio txorrotada on batekin eta esandako hiru barazkiak erregosten jarriko ditugu.
Bitartean, orburuak garbitu eta laurdenetan zatitu, ziazerbak garbitu, barrengorriak laurdenetan zatitu, berakatza ondo txikitu eta brokoliari loreak aterako dizkiogu. Aurrekoak 5 minutu erregosi ondoren, gainerako barazkiak gehitu eta beste 15 bat minutuz utziko ditugu erregosten.
Piperrautsa eta tomatea gehitu, pare buelta eman eta jarraian arroza gehituko diogu.
Arroza 2 minutuz nahasi eta erregosi gainerako osagaiekin eta jarraian saldarekin bustiko dugu. Gatzez ondu eta su bizian utzi lehen 10 minutuak, jarraian su ertainera jaitsi eta beste 6 minutu izango dugu horrela gure arroza. Tapa jarri eta 5 minutu egoten utzi.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa