Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Borraja hosto-krema galeper arrautzekin
Osagaiak
  • Borraja hostoak
  • Patata ale handi bat edo bi txiki
  • Tipulatxa
  • Barazki salda edo ura
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Galeper arrautzak, dozena bat
  • Ozpina
Prestaketa

Borraja hostoak garbituz, patata zurituz eta kraskatuz eta tipulatxa zati txikitan moztuz hasiko gara.

Eltze batean oliba olio txorrotada txiki batekin tipulatxa gorritzen jarri gatz apur batekin. Buelta batzuk eman ondoren hostoak eta patata erantsi, pare bat buelta eman, salda edo ura bota eta egosten utziko dugu 20 minutuz. Gatza bota.

Egin denean birrindu.

Galeper arrautzak eskalfatu:

Eltzetxo batean ura irakiten jarri ozpin txorrotada batekin. Aldi berean, beste ontzi batean ur hotz-hotza jarri.

Bien bitartean, galeper arrautzak laban batekin kraskatu eta arrautzen barrukoa katilu batetara bota (denak).

Kazoko ura irakiten hasten denean goilara batekin eragin bizkor-bizkor zurrunbilo bat sortu arte eta momentu horretan katiluko arrautza guztiak bota aldi berean zurrunbilora. Bi minutuz egosi eta bitsaderarekin atera ur hotza dugun ontzira.

Kanpora atera arrautzak eta txukundu zuringo zati itsusiak.

Aurkezpena

Borraja hosto-krema katilu edo platera polit batean zerbitzatu, pare bat galeper arrautza jarri erdian eta hauek oliba olio tanta batzuekin inguratuz apaindu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena