Errezetak lehenengo platerak
Tipula xerra finetan ebaki eta katilu batean perrexilarekin, pipermin hautsarekin eta lima zukuarekin batu.
Beste ontzi batean, bi irinak, kurkuma eta gatz pixka bat batu. Jarraian, irinei ekilore olioa eta garagardoa gehitzen joan, krema lodi bat lortu arte. Krema hau kipulari gehitu eta ondo nahasi dena.
Ekilore olioa zartagin batean berotzen jarri eta 170 ºC hartzen dituenean, kipula koilarakadak frijitu bertan. Minutu batean kurruskari eta eginda izango ditugu. Atera eta pasa sukaldeko paperarekin izango dugun plater batera.
Saltsa egiteko, chutneyaren osagai guztiak ura izan ezik robotean sartu eta birrindu. Ura gehitzen eta birrintzen joan, nahi dugun saltsa lodiera lortu arte.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa