Errezetak lehenengo platerak
GONBIDATUA:
Beatriz Unamunzaga
NOLA EGIN:
- Goxo-goxo egosten jarri bezperan beratzen jarritako txitxirioak, 50gr bakailaorekin, porruarekin, azenarioarekin, tipularekin eta berakatz ale batekin. Bi orduren ondoren (40 minutu lapiko azkarrean), ongi birrindu dena, eta pasatu iragazki finetik.
- Lapiko batean, jarri ura, bikarbonatoa eta gatza, eta egosi ziazerba hostoak 30 segundoz. Atera segituan, urez eta izotzez betetako beste ontzi batera. Zartagin batean, jarri oliba olioa eta berakatz ale bat, eta azken hau dantzan hasten denean, gehitu ziazerbak ondo xukatuta. Salteatu pixka bat, birrindu eta pasatu hau ere iragazki finetik.
- Bakailaoa uretan galdarraztatuko dugu, eta xaflak aterako dizkiogu.
- Platera zerbitzatzeko, ziazerba purea erdian jarriko dugu, bakailao xaflak gainean eta bukatzeko, txitxirio krema botako diogu gainetik, bero-bero.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa