Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Sabroz arroza bakailaoarekin
15:03
Osagaiak
  • -Arroza, 300g
  • -Bakailao apurtua eta gezatua, 300g
  • -Arrain fumeta, 700ml
  • -Tipulak, 2
  • -Tomate heldu bat
  • -Piper berde bat
  • -Baratxuria, 2 ale
  • -Piperrauts gozoa
  • -Azafrai hari bat
  • -Olioa
  • -Gatza
Prestaketa

Hasteko, tipula eta piper berdea txikitu eta oliotan sueztitu.

Baratxuria laminetan ebaki eta aurrekoari gehitu.

Tomatea zuritu, zatitu eta aurrekoari gehitu. Sabroz arroza bertan jarri.

Bakailaoa zati txikietan ebaki eta lapiko berean ipini.

Azafrai hari bat eta piperrauts gozoa bota eta barazki saldarekin busti.

Osagai guztiak ondo nahastu eta egiten utzi. Gatz puntua eman.

Eginda dagoenean, osagaiak platereratu eta perrexil xehatuaz apaindu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena