Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Porrusalda krema ogi txigortua eta bakailao konfitatuarekin
Osagaiak
  • -Tipula, 1
  • -Porruak, 4
  • -Azenarioak, 3
  • -Patata, 1(handia)
  • -Kuia, zati 1
  • -Fumeta
  • -Moldeko ogia
  • -Bakailaoa, zati 1
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • -Baratxuriak, 2 ale
Prestaketa

Hasteko, fumet-a edo arrain salda lapikoan berotu.

Barazkiak zatitu (baratxuria izan ezik) eta oliotan sueztitu. Fumet berotua gehitu.

Baratxuria laminetan ebaki eta oliotan gorritu. Bakailaoa bertan frijitu.

Porrusalda birindu (Fanik batidorarekin egiten du) eta txinotik pasatu. Berriz irakin.

Moldeko ogia oliotan frijitu.

Porrusalda plater sakon batean jarri. Gainean, bakailao konfitatua, ogi txigortu zatiak eta baratxuri gorritua gehitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena