Errezetak lehenengo platerak
Bideoak (1)
Alde batetik, pipermorroak labean erre 150ºC-tan 30 minutuz. Zuritu, haziak kendu eta tiratan ebaki.Oliba olioa eta baratxuri xehatua ontzi batean ipini eta gorritzen hasten denean, piper tirak gehitu. Gatz eta azukre apur bat gehitu.
200ml oliba olio baratxuriarekin sutan ipini eta bakailaoa jarri. Konfitatzen utzi, oliotatik atera eta bakailaoari laminak atera. Olioarekin pil-pil saltsa egin.
Patata egosia xerratu eta piper berdea zatitu.
Montaketarako molde batean, letxuga apur bat ipini, olio-ozpina bota, piper berdea xehe-xehe ebakita, patata xerra bat eta gainean pipermorroa eta bakailao lamina batzuk. Errepikatu prozesua eta gainaldean bakailaoarekin amaitu. Guztiaren gainean, pil-pil saltsa pixka bat jarri. Moldearen bueltan, koilarakada bat tomate ipini eta moldea kendu. Perrexil xehatu pixka bat gehitu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa