Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Bakailao eta txangurro entsalada pil-pilarekin
12:54
Osagaiak
  • Bakailaoaren kokote aldea - 150 g
  • Txangurru mamurtua - 80 g
  • Barrengorriak - 100 g
  • Maionesa
  • Ozpin-olio ilustratua
  • Izokin arrabak - 20 g
  • 2 cherry tomate
  • Haritz-hosto uraza
  • Piper gorri erreak
  • Panadera patatak
  • Olioa
  • Ozpina
  • Gatza
Prestaketa

Bakailaoa su eztitan bigunduko dugu, gelatina atera dezan. Sutatik kendu eta epeltzen denean, xaflak atera eta aparte utziko ditugu. Olio eta gelatinarekin pil-pila egingo dugu; metalezko iragaztontzi bat erabiliko dugu horretarako.

Barrengorriak oso fin zatitu eta olio pixka batekin sueztituko ditugu. Hozten utzi, xukatu eta txangurru eta maionesarekin nahastuko ditugu, masa homogeno bat lortu arte.

Ozpin-olio ilustratuari txangurru mami pixka bat gehituko diogu.

Aurkezteko, platerean uztai bat jarriko dugu. Hasteko, lau patata zati jarriko ditugu, gero piper errea, ondoren txangurru eta barrengorri masa, eta amaitzeko bakailao xaflak pil-pilarekin estalita. Ingurua uraza orri, tomate eta arrabekin apainduko dugu. Ozpin-olioa bota, uztaia kendu eta listo.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena