Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Hegaluzea piperrada gainean
Osagaiak
  • Hegaluzea, 2 xerra (100 g bakoitzak)
  • PIPARRADA EGITEKO:
  • Tipuleta pare bat
  • Piper berdeak, 2 ale
  • Piperrak ozpinetan, 6 ale
  • Pikillo piperrak, 8 ale
  • Baratxuri-atalak, 2 ale
  • Tomate saltsa, 130 g
  • Oliba olioa, 40 g
  • Gatza
Prestaketa

1- Tipula xerra finetan moztu, eta lapiko zabal batean erregosten jarriko dugu oliba olioarekin. Bitartean, piper berdeak era berean moztu eta tipulari gehitu, eta jarraitu erregosten. Pikillo piperrak ere xerratan moztu, eta ozpinetako piperrak zati txikitan moztu: gehitu gainerako barazkiei lapikora. Barazkiak ia eginda daudenean, baratxuria txiki-txiki moztu, eta tomatearekin batera gehitu. Utzi dena poliki-poliki sutan, eginda egon arte.

2- Hegaluzea gatzez ondu, eta zartagin batean egingo dugu su bizian, bi aldeetatik barrua gorri uzteraino. Zerbitzatu piperrada gainean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena