Errezetak bigarren platerak
Lapiko bat su bizian jarriko dugu oliba olioarekin, eta bero dagoenean, bertan gorritu haragi zatiak gatz eta piperbeltzez ondu ondoren. Haragia gorritzen zaigunean, lapikotik atera, eta gorde geroko.
Tipulatxa xerra finetan moztu, eta azenarioak zuritu eta ilargi erditan moztu. Haragia gorritu dugun lapikora gurina gehitu, eta jarri bertan barazkiak erregosten su ertainean, 8-10 minutuz.
Zuritu sagarra, eta xerratan moztu ondoren, gehitu barazkiei eta erregosten utzi.
Haragia gehitu barazkiei, eta utzi 5 bat minutuz dena batera erregosten. Koilarakada bat irin gehitu, minutu batez sutan utzi, eta ziapea eta ereinotz hostoa gehitu ondoren, garagardoarekin busti. Haragiaren gainetik atzamar pare bat pasa arte, salda gehitu, tapa jarri, eta utzi motelean egiten 1'5-2 orduz edo, eginda egon arte.
Eginda dagoenean, atera haragi zatiak, eta salda birrindu eta iragazi. Sartu berriro haragi zatiak saltsan, txokolatea gehitu, gatz puntuan jarri, eta utzi 15 bat minutuz edo, patatak frijitu bitartean, su motelean irakiten.
Zuritu patatak, makilatxotan zatitu, eta frijitu oliba oliotan.
Zerbitzatu haragia patata frijituz lagunduta.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa