Errezetak bigarren platerak
Muskuilu eta piperrauts olioa
Hau bezperan prestatuko dugu. Horretarako, muskuiluak ondo garbitu ondoren, lapiko bat jarriko dugu ur pixka batekin su bizitan, eta irakiten hasten denean, bertan irekiko ditugu muskuiluak. Lortzen dugun ura iragazi, eta erdira murrizten utziko dugu lapiko batean sutan. Jarraian, sutatik atera, eta piperrautsa gehitu ondoren, ondo nahasiko dugu; dena batzen zaigunean, oliba olioa eta muskuilu haragia gehituko dizkiogu, eta hozkailuan gordeko dugu.
Salda
Horretarako ditugun osagai guztiak lapiko batean sutan jarriko ditugu, eta ura irakiten hasten denean, sortutako aparra kendu, sua jaitsi eta 20 minutuz irakiten izango dugu. Denbora pasa ondoren, iragazi eta bero mantenduko dugu.
Eltzekaria egiten
Tipula eta bi piper berde txiki-txiki moztu eta lapiko batean erregosten jarriko ditugu oliba olio pixka batekin. Bitartean, patatak zuritu eta kraskatu egingo ditugu. Barazkiak ondo erregosita dauzkagunean, patata gehitu eta pare bat minutuz barazkiekin erregosi. Jarraian, saldarekin estali eta 20 bat minutuz su motelean egiten utzi.
Patata egin bitartean, baratxuri-atalak eta piper berde bat txikitu eta erregosten jarri zartagin batean olio pixka batekin. Kabrarroka garbitu, xerrak atera, hezur guztiak ondo kendu eta ahoan sartu ahal izateko tamainako zatitan moztu. Piperrak eta berakatza eginda daudenean, su bizitan jarri eta salteatu bertan arrain zatiak minutu batez. Jarraian, perrexila gehitu eta saldarekin estali ondoren, minutu batez irakiten utzi eta atera sutatik.
Patata eginda dagoenean, arraina gehitu eta irakinaldi bat eman ondoren, gatz puntua jarri eta sutatik atera zerbitzatzeko.
Aurkezpena
Horretarako, plater sakon batean, eltzekaria zerbitzatu, eta gainetik muskuilu epel batzuk eta horien piperrauts olio pixka bat bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa