Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Arrautza apurtuak bakailaoarekin
Osagaiak
  • Arrautzak, 4 ale
  • Bakailao gezatua, 200 g
  • Tipula bat
  • Baratxuri-atalak, 3 ale
  • Urdaiazpiko takoak, 30 g
  • Pipermin punta bat
  • Piperrauts pixka bat
  • Patata pare bat
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
Prestaketa

Tipula eta berakatz-atal bat  txiki-txiki moztu eta erregosten jarriko ditugu olio pixka batekin eta pipermin puntarekin zartagin batean. Tipula ondo erregosita dagoenean, bakailao bertara gehituko dugu, eta pare bat minutuz egiten utziko dugu. Urdaiazpikoa eta piperrautsa gehitu, eta beste 3 bat minutuz erregosten utzi ondoren, itzali sua eta gorde geroko.

Patatak zuritu eta frijitu egingo ditugu zartagin batetan oliba olioarekin. Plater batera atera, gatza gehitu eta jarraian bakailaoa botako diogu gainetik. Patatak frijitzeko erabilitako olioari berakatz-atal bat zerratuta gehitu eta frijitu bertan arrautzak su bizian. Arrautzak eginda daudenean, patata eta bakailao gainean jarri eta zerbitzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena