Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Indioilar eta pistatxo zakotea
Osagaiak
  • Indioilar azpizuna, ½ kg
  • Hirugihar ketua, 6 xerra
  • Pistatxoak, 50 g
  • Arrautza bat
  • Baratxuri hautsa, koilaratxo bat
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • 5 espezia txinatarrak, koilaratxo bete
  • Piperrauts gozoa, koilaratxo bete
  • SANDWICHA EGITEKO
  • Moldeko ogia
  • Uraza
  • Ahuakatea
  • JOGUNESA EGITEKO
  • Jogurt bat
  • Ziapea, koilaratxo bat
  • Ziropa, koilaratxo bat
  • Limoi zukua, koilarakada bat
  • Gatza
  • Ekilore olioa
Prestaketa

Zakotea prestatu.

· Hirugiharra zartaginean txigortu, koipea ongi kendu arte.

· Ontzi sakon batean arrautza kraskatu eta irabiatu.

· Indioilar azpizuna zatitan moztu, eta irabiagailuaren prozesadorean edo robotean sartu. Hirugihar txigortuari gatza, piperbeltza eta baratxuri lehorra gehitu eta guztia ongi birrindu, ore bat egiten den arte. Bi txandatan egin beharko balitz, bi txandatan egin.

Irabiagailuaren robotik ez bagenu, harategian erositako haragi xehetuarekin egin genezake.

· Haragi-orea arrautza irabiatuarekin batu, pistatxoak gehitu eta ongi nahasi.

· Mahai gainean plastiko film zati eder bat zabaldu eta aukeratutako espeziak horren gainean hautseztatu.

· Eskuak olioarekin igurtzi eta ontziko orea ahalik eta gehien estutuz bola forma eman.

Segidan, haragi-bola plastiko filmaren zentroan jarri eta ezker-eskuin zabaldu.

· Espeziak haragi-orearen gainetik hautseztatu eta plastiko filmarekin itxi.

Segidan, zeharretako plastiko zatietatik eutsiz zakote edo saltxitxa forma eman, aurrera eta atzera jira-bueltaka ibili. Honela, barruko aire guztia atera eta orea trinkotzen lagunduko dugu.

· Ongi trinkotzen denean, zeharretan korapiloa egin eta hozkailuan

2-3 orduz pausatzen utziko dugu.

 

Zakotea egosi.

· Eltze sakon batean ura berotzen jarri, baina irakin gabe.

· Zakotea hozkailutik atera eta eltze barruan sartu.

Eltzea taparekin itxi eta ordubetez su motelean egosten utzi. Gogoratu urak ez duela borborka egon behar, emeki baizik.

· Ordubeteren ostean, sua itzali eta epeltzen den arte bertan utzi.

· Epeltzen denean, hozkailuan gorde eta gutxienez 8 orduz pausatzen eta egonkortzen utzi.

· Oharrak: Erabili ahala hozkailuan gorde eta 3-4 eguneko iraungitze data du gutxi gorabehera. Plastikoa kendu ostean, labeko paperean bilduta mantentzen da hobekien.

Etxeko zakotea ogitartekoak, pizzak, tostak, entsaladak eta bururatzen zaizun edozein errezeta hornitzeko baliogarria da zinez.

 

Sandwich-a prestatu.

· Moldeko ogiak gurinarekin igurtzi eta zartaginean arin-arin txigortu.

· Zakotea hozkailutik atera eta xerratan moztu.

· Jogunesa egiteko, irabiagailuaren ontzian jorgurta, gatza, ziapea eta ziropa ipini eta irabiagailu sartu ondoren martxan jarri.

Segidan, pixkanaka-pixkanaka ekilore olioa gehituz joan eta irabiagailua martxan dela ez mugitu batere gorantz; oinarriari itsatsita finko mantentu.

Behin saltsa emultsionatzen denean, limoi zukua gehitu eta irabiagailuarekin ongi nahasi dena.

· Sandwicha muntatu osagai guztiekin nahieran.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena