Errezetak bigarren platerak
Untxia pusketa txikitan zatitu, gatzez eta piperbeltzez ondu eta paellak egiteko ontzi batean su bizian gorritu.
Bitartean, piperrak laukitan zatitu, perretxikoak laurdenetan eta baratxuri freskoa ataletan. Untxia gorritu zaigunean, barazkiak gehitu eta dena erregosten utziko dugu. Beste zartagin bat olio pixka batekin sutan jarriko dugu eta bertan fideoak pixka bat txigortuko ditugu. Gehitu fideoak untxiari gehitu eta jarraian piperrautsa eta tomatea ere bertaratuko ditugu. Pare bat minutuz dena erregosi eta saldarekin busti. Irakiten hasten denean, gatz puntuan jarri eta labean bukatuko dugu, 200 ºC-tara 8-10 minutuz.
Saltsa egiteko, lehenengo tipulina eta pikillo piperrak txiki-txiki zatitu. Maionesa, ziapea, tomatea eta pipermina ondo nahasi eta jarraian oliba olioa eta ozpina gehituko dizkiogu. Dena batuta dugunean, piperrak eta tipulina gehitu eta prest izango dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa