Errezetak bigarren platerak
Kristalezko ontziak esterilizatu
Labea 160 gradutan goitik eta behetik berotzen jarri. Kristalezko potoak eta tapak garbitu. Segidan, labeko parrilan jarri eta 15 minutuz esterilizatu. Hozten diren arte labeko atea irekita utzi.
Solomoa urinetan
Solomo zinta 2-3 zentimetroko xerratan moztu. Zartagin batean oliba olioa berotzen jarri eta solomo xerrak bertan zabaldu. Xerrek olioz guztiz estalita egon behar dute; olio gehiago beharko balitz, bota.
10-15 minutuz solomoa su motelean kozinatu. Ez dira xerrak frijitu behar, erregosi baizik.
Sutatik atera ahala, kristalezko ontzietan sartu. Ontziak oliba olioarekin bete solomoa ongi estali arte; taparekin itxi eta toki fresko, lehor eta ilun batean gorde.
Tomate saltsa
Tipula, baratxuria eta azenarioa zuritu eta zatitu. Eltze batean oliba olioa berotu eta baratxuria bertan gorritu. Segidan, tipula eta gatza gehitu eta 2-3 minutuz erregosten utzi. Azenarioa gehitu, 2-3 buelta eman eta ardo zuria gehitu.
Ardoa ongi murrizten den arte su bizian mantendu eta, segidan, tomate birrindua, tomate pasta eta oreganoa gehitu. Gatzez ondu eta nahasteari ura ongi lurruntzen zaion arte su bizian kozinatu, 15 minutuz gutxi gorabehera. Ondoren, irabiagailuarekin birrindu eta lurrezko ontzira isuri.
Kazola osatu
Labea 180 graduan berotzen jarri, goitik eta behetik. Oliotan gorde dugun solomoa ontzitik atera eta tomatetan zabaldu. Lurrezko kazolari bira batzuk eman, solomoa tomatetan murgiltzen den arte eta, jarraian, arrautzak gainean kraskatu. Lurrezko kazola laberatu eta arrautzak egiten diren arte kozinatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa