Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Txerri-masailak saltsan
Osagaiak
  • Txerri-masailak, 10
  • Tipulak, 3
  • Baratxuriak, 4
  • Porru 1
  • Azenario 1
  • Pattarra, edalontzi ½
  • Ardo beltza, edalontzi 1
  • Haragi salda, litro 1
  • Usain-belarrak: erromeroa, erramua…
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Oliba olioa
  • Maizena, 2 koilarakada
  • Ura maizena disolbatzeko
  • Gurin zati bat saltsari gorputza emateko (40 g)
Prestaketa

Tipulak, baratxuriak eta azenarioak zuritu eta zatitan txikitu. Porrua garbitu eta zatitu.

Presio-eltzea sutan jarri, oliba olio txorrotada eder bat gehitu eta masailak alde guztietatik zigilatu (agian bi txandatan egin beharko da, lehenik 5 masail eta gero gainerakoak). Guztiz gorritzen direnean, erretilu batera atera.

Eltze berean, txerri-masailek askatu duten zukuari oliba olio txorrotadatxo bat gehitu eta barazkiak gehitu, ordena honetan: Baratxuriak, tipula, porrua eta azenarioa. Gatza gehitu eta 8-10 minutuz erregosten utzi.

Txerri-masailak eltzera gehitu, sua bizitu eta pattarra erantsi. Pattarra erdira lurruntzen denean, ardoa eta usain-belarrak erantsi eta 5 minutuz lurruntzen utzi. Segidan, usain-belarrak atera, salda gehitu, gatzez eta piperbeltzez ondu eta presio-eltzea taparekin itxiko dugu. Tutua bueltaka hasten denean edo presioa areagotzen denean, sua jaitsi eta 30 minutuz egosten utziko dugu.

Ontzia hozten denean, masailak atera eta saltsa irabiagailuaren laguntzarekin birrindu. Segidan, saltsa iragazi eta zartagin edo eltze zabal batean sutan jarri, irakiten hasten den arte.

Momentu horretan, arto almidoia uretan disolbatu eta saltsari gehitu. Hagaxka batekin saltsa loditzen den arte eragin eta nahi bada, gurin zati bat gehitu saltsak distira berezia eta loditasuna hartzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena