Errezetak bigarren platerak
1. Bexamela egin:
Kazo batean gurina urtu eta arto almidoia gehitu. Osagaiak bat egiteko bildu, bolatxo bat egiten den arte. Pixkanaka esnea gehituz bexamela egin, koilara batekin etengabe eraginez. Loditzen denean gatza gehitu, intxaur muskatua gehitu eta 5 minutuz su txikian mantendu, noizbehinka eraginez. Egiten denean, epeltzen utzi.
2. Zartagin batean oliba olioa ongi berotu eta amuarrainak bertan zigilatu, bi aldetatik. Egin ahala, labeko erretilu batera atera. Zartagin berean urdaiazpiko xerrak zigilatu eta amuarrain bakoitzari bat sartu, tripako irekieran. Sua itzali eta zartaginekoa ez bota, olio bera erabiliko baitugu jarraian. Tipulatxak zuritu, xehe-xehe moztu, eta barrengorriak laminatu. Aurrez erabili dugun zartagin berean tipulatxa erregosi eta erdi-gorritu direnean, barrengorriak gehitu. Gatza bota eta 3-5 minutuz kozinatu. Ardo zuria eta pattarra gehitu, flanbeatu eta saltsa murriztu arte utzi.
3. Ontzi batean esne-gain freskoa, Perrins saltsa eta 6 koilarakada bexamel nahasi.
4. Amuarrainen gainean barrengorriak zabaldu eta honen gainean, egin berri dugun saltsa. Labea aurrez berotzen jarri, eta 200 graduan, 10 minutuz kozinatu.
5. Orburuak zuritu eta 15 minutuz uretan egosi. Egin ahala, ura eta izotzarekin edukiko dugun ontzira atera, egosketa mozteko. Orburuak atera eta sukaldeko paperaren gainean jarri ura ongi xukatzeko. Epeltzen direnean, orburu bakoitza laurdenetan moztu. Zartagin batean oliba olioa berotzen jarri eta arbendol laminatuak gehitu. Hauek gorritzen hasten direnean, orburu zatiak gehitu, gatzez ondu eta salteatu.
6. Platera prestatu:
Plater batean amuarraina zerbitzatu, bere saltsarekin. Ondoan, molde borobil baten laguntzarekin orburuak zerbitzatu. Perrexil xehatuarekin apaindu eta listo!
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa