Errezetak bigarren platerak
Tofua 20 minutuz egosi. Egosten denean zapi batean bildu eta gainean pisua jarriz ura xukatu.
Mandolinaren laguntzarekin alberjiniak xerra finetan moztu eta erretilu baten gainean zabaldu. Ondoren gatza gehitu eta izerdia askatzen duten arte utzi.
Tipulak julianan moztu. Eltze batean oliba olioa berotzen jarri eta tipula bertan sueztitu gatz apur batekin, gutxienez ordu erdiz.
Ordu erdiren ostean sua bizitu eta panela azukrea gehitu. Koilara batekin buelta batzuk eman eta gorritzen hasten denean, modena ozpin krema gehitu. Nahasten jarraitu eta korapilatzen hasten bada ur pixka bat gehitu, 2-3 koilarakada. Egiten denean sutatik atera eta epeltzen utzi.
Labea 120 gradutan berotzen jarri.
Alberjinia xerrak uretatik pasa eta sukaldeko paperarekin lehortu.
Hirugihar beganoa egiteko behar diren osagai guztiak katilu batean nahasi. Jarraian alberjiniak bertan busti edo pintzelaren laguntzarekin alberjinia xaflak nahaskiarekin margotu.
Labeko erretiluan jarria izango dugun paper sulfurizatuaren gainean zabaldu eta laberatu: 30 minutu alde batetatik eta 30 minutu bestetik. Egiten direnean labetik atera eta epeltzen utzi
Tipulatxak xehe-xehe moztu eta zartaginean erregosten jarri. Bi minuturen ostean perretxikoak gehitu (nahieran zatituta) eta egurrezko koilararekin buelta batzuk eman ondoren pattarra gehitu.
Pattarraren alkohola lurruntzen denean arto almidoia gehituko diogu. Korapilorik atera ez dadin eta ongi integratzeko mugimendu arinez nahasiko dugu. Segidan barazki salda eta soja-krema likidoa gehitu, gatzez ondu, piperbeltza erantsi eta su bizian murrizten utzi.
Tofua erditik moztu eta molde biribil baten laguntzarekin medailoi eran moztu.
Plastiko filmaren gainean alberjinia xerrak jarri, lehendabizi 4-5 xerra bertikalean eta beste 4-5 xerra horizontalean. Gurutze forma izango duen alberjinia xerren erdian tofu medailoia jarri. Segidan tofuaren gainean tipula ondu geruza eder bat jarri eta alberjinia xaflekin medailoia itxi; lehendabizi horizontalean dauden xerrekin eta gero bertikalean daudenekin.
Labea 180 gradura igo eta 8 minutuz laberatu.
Kazo batean oliba olioa berotu eta errukula bertan frijitu. Atera eta sukaldeko paperaren gainean olioa xukatzen utzi. Segidan gatz ezkatak gehitu.
Plateraratzeko, oinarrian perretxiko krema jarriko dugu. Horren erdian tofu medailoi bat, eta platerari altuera emateko, errukula txipak gainetik.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa