Errezetak bigarren platerak
Oilaskoa kanpotik eta barrutik gatzez eta piperbeltzez ondu eta, jarraian, sagarra barruan sartuko diogu 4 zatitan ebakita. Kordelarekin ondo lotu eta jarraian olioarekin igurtziko dugu dena. Oilaskoa labeko erretilu batean jarriko dugu 100 g sagardorekin eta labean sartuko dugu 20 minutuz 200 ºC-tan eskumako aldea gainean jarrita dugula.
20 minutuak pasa ondoren, ezkerreko aldea gainean jarri, berak botatako likidoarekin busti eta beste 20 minutuz laberatu. Denbora pasa denean, bularrak behe aldera begira jarri, busti eta 20 minutu laberatu. Bukatzeko, oilaskoa gora begira jarri eta gorritu arte labean izan.
Eginda dagoenean, oilaskoa atera, aluminio paperarekin estali eta egoten utziko diogu 10 minutuz. Bitartean, labeko erretilua sutan jarri, bertara gehitu gainerako sagardoa eta urritzen utzi. Erdira urritu zaigunean, sagar zukua eta oilasko salda gehitu eta 5 minutuz irakiten utzi. Iragazi eta saltsa geroko gorde.
Gnocchiak egiteko, patatak ondo garbitu eta lapiko batean urez estalita eta gatz pixka batekin egosten jarriko ditugu. Egosita daudenean, zuritu eta, sardexka baten laguntzarekin birrindu ondoren, irina, arrautza, gatza eta piperbeltza gehitu eta dena ondo nahasiko dugu espatula baten laguntzarekin.
Lortutako orea tutu fin batzuk atereaz luzatu eta hauek zatitxotan ebakiko ditugu. Jarraian, sardexka baten laguntzarekin bere forma tipikoa emango diegu eta uretan egosteko prest utziko ditugu. Lapiko bat urez beteta sutan jarri, gatz pixka bat bota eta irakiten hasten denean, bertan gnocchiak pare bat minutuz egosi.
Gnocchiak uretara botatzen ditugunean, behera joaten dira. Ur gainera igotzen direnean, eginak egongo dira. Ondoren, katilu batera atera eta, gurina eta parmesano gazta gainetik bota ondoren, ondo nahasi eta geroko gorde.
Oilaskoa zatitu eta gnocchiekin eta sagardo saltsarekin lagunduta zerbitzatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa