Errezetak bigarren platerak
Kipula laukitxotan zatitu eta zartagin batean oliba-olio pixka batekin erregosten jarri. Minutu batzuk daramatzanean, piper berdea gehitu era berean zatituta eta handik beste 5 bat minutura, kuiatxoa gehitu, hau ere laukitxotan zatituta. Barazkiak eginda daudenean, Bizkaiko saltsa pixka bat gehitu eta gatzez ondu ondoren, geroko gorde.
Kokotxak egiteko erabiliko dugun olioa zartagin batean su motelean jarri eta bertan konfitatu berakatz atalak xerratuta. Berakatzak gorritu zaizkigunean, oliotik atera, sua itzali eta olioa epeldu zaigunean, bakailao kokotxak bertan sartu. Su motelean kokotxak 3 minutuz egin eta sua itzali. Kokotxak oliotatik atera eta pil-pil saltsa egin iragazki baten laguntzarekin. Pistoari pil-pil koilarakada batzuk gehitu eta kokotxekin batera epelean gorde.
Arroza egiteko, tipulina txiki txiki zatitu eta oliba olio pixka batekin lapiko zabal batean erregosten jarriko dugu. Tipulina gorritzen hasten zaigunean, arroza gehitu eta minutu pare batez oliotan erregosi ondoren, ura gehitu eta egiten utziko dugu, 18 bat minutuz.
Bitartean, lapiko batean olio pixka bat berotzen jarriko dugu eta berakatza eta perrexila bertara gehituko ditugu. Berakatza dantzan hasten denean, arrain salda gehitu eta hau irakiten hasten zaigunean, txirlak bertara gehitu, tapa jarri eta irakiten izango ditugu, ireki arte. Ireki direnean, sutatik kendu eta eginda izango dugun arrozari gehitu. Dena ongi nahasi eta platera muntatzen hasiko gara. Horretarako, metalezko uztai bat jarriko dugu plateraren erdian, hau arrozez bete eta inguruan kokotxak jarriko ditugu, Club Ranero saltsarekin lagunduta.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa