Errezetak bigarren platerak
Lehendabizi, gurina kanpoko tenperaturan biguntzen jarri. Bitatean, berroak zatitxotan ebaki eta gurinarekin nahastu. Plastikozko filmean bildu, biribilki forma eman eta hozkailuan gorde.
Segidan, patatak egosten jarri. Egosten direnean, epeltzen utzi eta ondoren zuritu.
Aza zatituari gatza gehitu eta iragazki batean egoten utzi.
Azpizunari piperbeltz zarakarra egiteko koloretako piperbeltzak zartaginean txigortu eta epeltzen utzi.
Robotaren laguntzarekin piperbeltzak eho eta erretilu batean sakabanatu.
Azpizuna gatzean ondu eta, segidan, Dijon ziapearekin igurtzi. Pintzel baten laguntzarekin, arrautzaren zuringoarekin margotu eta piperbeltzen hautsaren gainean gorantz eta beherantz bueltak eman, zarakarra egin arte.
Jarraian, zartagin batean oliba olio zorrotadatxo bat ipini eta bertan azpizuna alde guztietatik markatu.
Azpizuna labeko erretiluan ipini, ardo zuria gehitu, oliba olio zorrotadatxo bat bota gainetik eta 14-15 minutuz laberatuko dugu (200 ºC-tan).
Azenarioak zuritu eta makilatxo finetan ebaki.
Wok moduko zartaginean azenarioak erregosten jarri, mahaspasak gehitu eta, minutu baten ostean, aza gehitu. Ondoren, gatzean ondu. Guztia 2-3 minutuz erregosi.
Azpizuna labetik atera eta medailoietan ebaki.
Platerean jartzerakoan, erdian 2-3 azpizun medailoi jarri bere saltsarekin. Albo batean, patata egosia piperbeltzarekin eta oliba olio zorrotadatxo batekin. Beste alboan, coleslawa, gainean berro gurin xafla bat jarrita (hau azaren berotasunarekin beratzen joango da).
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa