Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Legatza porruz eta ganbaz beteta
Osagaiak
  • Legatz isatsa, 1-1’2 kg-koa + biltzeko lokarria
  • 4 porru
  • 10 ganba
  • Pattarra, 60 ml
  • Esne-gaina (kozinatzekoa), 300 ml
  • Arto almidoia, 30 g
  • Piperbeltz arrosa
  • Azafraia
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • AZENARIO ENTSALADA EGITEKO
  • 2 azenario (morea?)
  • Tipuleta erdi
  • Modenako ozpina
  • Limoi tanta batzuk
  • Pipermin ale bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • PORRU KURRUSKARIA EGITEKO
  • Porru baten zati zuria
Prestaketa

Hasteko, legatzari hezurra kendu eta bi solomoak aterako dizkiogu eta ganbak zurituko ditugu.

Ondoren, porrua garbitu eta xehe-xehe zatituko dugu. Jarraian, zartaginean oliba olio txorrotada bat berotzen jarri eta porrua bertan erregosiko dugu. Izerditzen eta gorritzen hasten denan, pattarra gehitu eta flanbeatu egingo dugu. Ondoren, arto almidoia gehituko diogu eta zartagineko porruarekin eta saltsarekin batuko dugu eta jarraian, esne-gaina eta piperbeltz arrosak gehituko dizkiogu. 3-4 minutuz erangingo diogu esne-gaina eta almidoia bexamel moduko bat egiten den arte.

Jarraian, labea 180 gradutan berotzen jarriko gugu, goitik eta behetik.

Berotzen den bitartean, legatza beteko dugu. Horretarako, azpil zabal baten gainean  legatz solomo bat jarriko dugu, azala beherantz duela. Jarraian, honen gainean, porruarekin egindako nahaski geruza bat jarriko dugu eta honen gainean, ganbak ipiniko ditugu. Berriro porru-nahaskiaren geruza bat gainetik bota eta beste legatz solomoarekin estaliko dugu jakia. Jarraian, lokarriarekin biribilki bat bailitzan lotuko dugu eta 15-18 minutuz labean egingo dugu.

Legatza egiten den bitartean, lagungarri gisa joango den azenario entsalada egingo dugu. Horretarako, azenarioak zuritu eta xaflatan ebakiko ditugu. Tipulina aldiz, brunoise erara ebakiko dugu, zati txikitan. Barazkiak xehetuta ditugunean, katilutxo batean batu eta gainontzeko osagaiekin nahasiko dugu. Ondoren, ontzitxotan banatuko dugu.

Porru kurruskaria egiteko, porruaren zati zuria juliana eran zatituko dugu eta oliba oliotan frijituko ditugu porru-hariak, txigortzen diren arte.

Bukatzeko, legatz betea labetik atera, lokarria kendu eta 2-3 errazioko zatitan ebakiko dugu. Plateraren alde batean zerbitzatu eta honen ondoan azenario entsalda ontzitxoa jarriko dugu. Eta bukatzeko, legatzaren gainean porru kurruskaria jarriko dugu.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena