Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Txahal blanketa pasta freskoarekin
Osagaiak
  • Gisatzeko txahal haragia, 1 kg
  • Kipula pare bat
  • Azenario pare bat
  • Porru bat
  • Ereinotz hosto bat
  • Ezkai adar bat
  • Barrengorriak, 300 g
  • Berakatz atal bat
  • Oliba olio birjina
  • SALTSA EGITEKO
  • Gurina, 60 g
  • Irina, 50 g
  • Esne-gaina, 100 g
  • Arrautza gorringo bat
  • Gatza eta piperbeltza
  • LAGUNGARRI MODUAN
  • Pasta freskoa, 200 g
  • Berakatz atal pare bat
  • Pipermin punta bat
  • Perrexil xehetua, koilarakada txiki bat
  • Oliba olio birjina, 40 g
  • Gatza eta piperbeltza
Prestaketa

Haragi zatiak lapiko batean sartu, urez estali eta su ertainean berotzen jarri. Irakiten hasten denean, haragia iragazi egingo dugu ur guztia botaz eta ur hotzarekin garbituko dugu. Berriro haragia lapikora pasa, urez estali eta jarraian kipula, azenarioak, porruak, ezkaia, ereinotza eta gatz pixka bat gehitu ondoren, su ertainean egosten jarriko dugu dena ordubetez, haragia samur egon arte.

Haragia egosi bitartean, barrengorriak laurdenetan zatituko ditugu. Zartagin bat sutan jarriko dugu oliba olio txorrotada batekin eta berakatz atal zapaldu batekin eta olioa bero dagoenean, bertan salteatuko ditugu barrengorriak. Gatz pixka bat gehitu eta geroko gorde.

Pasta egiteko, berakatza xerratan ebaki, perrexila txikitu eta pipermin eraztun batzuk aterako ditugu. Zartagin bat su motelean olioarekin jarri eta berakatza bertara botako dugu, 5 minutuz su motelean olioa gozatu dezan. Sua igo eta pipermin eraztunak gehitu ondoren, egosi berri izango dugun pasta bertara gehituko dugu. Perrexila gainetik bota eta pare bat buelta eman ondoren, piperbeltzez ondu eta geroko gordeko dugu.

Haragia eginda dagoenean, iragazi eta salda bero gordeko dugu beste lapiko batean. Haragia ere barazkietatik banatu eta geroko gordeko dugu. Lapiko batean gurina urtzen jarriko dugu su ertainean eta jarraian irina gehituko diogu. Pare bat minutuz erregosi ondoren, haragi salda beroa gehituko diogu eta 10 minutuz gutxienik su ertainean irakiten utziko dugu. Bitartean, katilu batean gorringoa eta esne-gaina nahasiko ditugu eta hau saltsari gehituko diogu, hagaxka batekin nahasi bitartean. Gatza eta piperbeltza puntuan jarri eta saltsa eta barrengorriak haragiari gehitu. Haragia pastarekin lagunduta zerbitzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena