Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Zapo errea urdai iberikoarekin, kakaoarekin eta izkiratzar saldarekin
Osagaiak
  • Zapo solomo garbia, 200 g
  • Urdai iberiko zuria, 4 xerra
  • Tipulina
  • Oliba-olioa
  • Perrexila (apoperrexila)
  • Gerandeko gatza
  • KAKAO OLIORAKO
  • Kakao hautsa, 20 g.
  • Arbequina oliba olio estra 0,2 gradukoa, 10 ml
  • Almibarra, 10 ml
  • IZKIRATZAR SALDARAKO
  • Izkiratzar buruak, 500 g
  • 3 tipula
  • 2 azenario
  • 2 porru
  • Pattarra, 100 ml
  • Oliba-olioa
  • Gatza
Prestaketa

Zapo solomoak garbitu. Gerandeko gatzarekin 7 minutuz estali. Gatza kendu eta urdai iberikoarekin bildu.

Itsasten ez den zartagin batean, oliba olioa gehitu eta zapoa egin, 4 minutuz. Berotan gorde.

Ondoren, izkiratzar salda egiteko, barazkiak oliba-olio pixka batekin sueztitu. Buruak gehitu eta brandyarekin garreztatu. Urarekin estali eta 6 orduz egosi, ur mailari eutsiz. Denbora hori igaro ondoren, beste 6 orduz utzi. Iragazi eta gatza zuzendu, beharrezkoa bada.

Bestetik, kakao olioa egiteko, adierazitako osagaiak nahastu eta kaleko tenperaturan gorde.

Zapo solomoa labean sartu, 180 ºC-tan, 4 minutuz. Solomoaren barrualdeak oso jugoso geratu beharko du.

Aurkezpena:

Solomoak, kakao olio tanta batzuekin, tipulina xehatuarekin eta apoperrexil hosto batzuekin platerean jarri. Izkiratzar salda edalontzi batean aterako dugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena