Errezetak bigarren platerak
Hasteko, tipula eta baratxuriak zuritu eta xehe-xehe txikituko ditugu. Jarraian, pikillo piperrei haziak kendu eta hauek ere xehe-xehe txikituko ditugu.
Segidan, zartagi batean olioa berotzen jarri eta baratxuriak bertan gorritu ondoren, tipula erantsiko diogu. Su ertainean gorritzen utzi ostean, haragia eta pikillo piperrak gehituko ditugu eta sua bizituz, guztia 3-4 minutuz erregosten utziko dugu. Haragiaren zukua lurrundu denean, perrexila gehituko diogu eta koilararen laguntzarekin buelta bat eman ondoren, ardo zuria gehituko dugu zartaginera. Alkohola lurruntzen denean, irina erantsiko diogu zartaginekoari eta koilararen laguntzarekin haragiarekin ongi integratzen denean, esnea bota. Bexamela egiten ariko bagina bezala bueltak ematen jardun ostean, tomatea erantsiko diogu, baita piperrauts mina, piperbeltza eta gatza ere. Guztia sendotu arte koilararekin eragingo diogu eta jarraian, ontzi zabal batera aterako dugu hozten uzteko.
Haragiaren orea hozten denean, haragi bolak egingo ditugu, ertain-handiak eta plater batean utziko ditugu, gero tenpuratik pasa eta oliotan frijitzeko.
Tenpura egiteko, ontzi sakon batean arrautza irabiatua gaseosarekin nahasiko dugu. Jarraian, irina kolpe batean erantsiko diogu, bikarbonatoarekin eta gatzarekin batera. Hagaxkarekin poliki-poliki nahasi, pinportarik gelditu gabe, eta dena ongi integratu denean, koloratzailea gehituko diogu.
Amaitu aurretik, haragi bolak irinetik pasako ditugu, arin-arin, gehiegizko irina kenduz. Jarraian, hauek banaka tenpuratan murgildu, koilara baten laguntzarekin atera eta ekilore oliotan frijituko ditugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa