Errezetak bigarren platerak
Hasteko, tipulatxak erregosi eta salda azkar bat egingo dugu. Horretarako, alde batetik, zartagin batean aurrez zurituta izango ditugun 6 tipulatx gurinarekin erregosten jarriko ditugu. Noizbehinka buelta batzuk eman eta gorritzen utzi, 20 minutuz gutxienez. Jarraian, ziropea erantsi eta beste 5 minutuz sutan karamelizatzen utzi. Sua itzali eta gorde.
Bestetik eltze batera olio zorrotadatxo bat bota eta aurrez zurituta eta xehatuta izango ditugun 4 tipulatx gatz apur batekin erregosten jarriko ditugu. Bitarte horretan, porrua garbitu eta zatitu eta tipulatxari erantsiko diogu. Barazkiek erregosi puntua hartzen dutenean, ardo zuria erantsi eta alkohola lurruntzen utziko dugu. Segidan, itsas kabarraren hezurrak eta buruak, zapoaren hezurrak, perrexila eta ura erantsiko dizkiegu barazki erregosiei eta 10-12 minutuz su ertainean egosten utziko ditugu.
Arrain salda egiten den bitartean, labea 180ºC-tan goitik eta behetik berotzen ipiniko dugu. Segidan, kale hostoak uretan garbitu, erdiko zurtoina kendu eta sukaldeko paperarekin ongi xukatuko ditugu. Ondoren, kale hostoak ontzi batean jarri eta olio zorrotadatxo batekin eta gatzarekin nahasiko ditugu. Jarraian, labeko erretiluan laberako papera jarri, gainean kale hostoak ohe gisa zabal-zabal ipini eta gainetik laberako paperarekin estaliko ditugu. Laberatu eta 7-8 minutu pasatzen direnean, atera eta gorde egingo ditugu.
Arrain salda egiten denean, iragazi egingo dugu. Segidan, piperbeltz arrosak motrailuan xehatuko ditugu. Arrain salda, piperbeltz arrosa xehatua eta esne-gaina gatz apur batekin ontzi batean irakiten jarriko ditugu. Behin irakiten hasten denean, sua jaitsi eta 10 minutuz loditzen utziko dugu.
Amaitzeko, itsas kabrak plantxan edo zartaginean egingo ditugu, alde batetik gorritu arte lehenik eta gero bestetik.
Platerean zerbitzatzeko, bi itsas kabra solomo piperbeltz arrosaren saltsarekin busti eta tipulatxekin eta kale chipekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa