Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Oilasko hegalak ekialdeko erara
Osagaiak
  • Oilasko hegalak, 500 g
  • Jengibre hautsa, koilarakadatxo txiki bat
  • Baratxuri hautsa, koilarakadatxo txiki bat
  • Pipar hautsa, koilarakadatxo txiki bat
  • Arroz ziropa, koilarakada bat
  • Limoi zukua
  • Coco Aminos saltsa, 50 ml
  • Sesamo haziak
  • Olioa (frijitzeko)
Prestaketa

Hasteko, katilu batean likidoak eta espeziak nahasiko ditugu.

Jarraian, tuper batean edo plastikozko poltsa batean oilasko hegalak zabal-zabal jarriko ditugu eta egindako nahasketa erantsiko diogu. Ontzia itxi eta bi orduz hozkailuan marinatzen utziko dugu.

Segidan, zartagin batean olio txorrotada txiki bat isuri eta hegalak frijituko ditugu, alde guztiak gorritu arte.

Denak frijitu ostean, sesamo haziak gainetik bota eta zerbitzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena