Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Txerri azpizun broxetak kakahuete saltsarekin eta arto beltzarekin
Osagaiak
  • Arto beltza, 200 g
  • 2 txerri azpizun
  • Anana txiki baten erdia
  • Kakahuete krema, 125 g
  • Behi esnea edo edari begetala (olo edo koko edaria), 100 ml
  • Tipulatx bat
  • Eztia, koilarakadatxo bat
  • Oliba-olioa
  • Gatza (norberaren gustura)
Prestaketa

Arto beltza ur hotzetan ongi garbitu, eltze azkarrean urik gabe jarri eta arin-arin txigortzen jarri (koilararekin bueltak eman). Dagokion ura eta gatza gehitu arto beltzari, itxi eta 25 minutuz egosi.

Txerri azpizunari gatza bota eta dadotan zatitu. Anana zuritu eta hau ere dadotan zatitu. Txerri azpizun zatiak eta anana dadoak zirian banan-bana sartu eta broxeta hauek plantxa batean frijitzen jarri. Alde guztietatik ongi gorritu.

Bien bitartean, saltsa egiteko, tipulatxa olio apur batekin erregosi, kakahuete krema, eztia eta edari begetala erantsi eta loditzen utzi. Loditu denean, bere horretan utzi edo, krema fina nahiko bagenu, birrindu. Epelean gorde.

Arto beltza eltzetik atera eta zartagin batean olio apur batekin “socarrat” testura lortu arte txigortzen utzi.

Aurkezpena

Plater batean broxetak ipini, alboan arto beltza duela. Plater berean, katilutxo batean, broxetak bustitzeko saltsa jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena