Errezetak bigarren platerak
Khobz ogia egiten hasiko gara lehenik.
Horretarako, legamia lehorra azukrearekin eta ur koilarakada pare batekin nahasiko ditugu, legamia aktibatzen joan dadin, 5 bat minutuz. Bitartean, katilu batean irina, semola, oliba-olioa, gatza eta ura nahasten hasiko gara. Jarraian, legamia gehituko diogu eta lortutako orea lantzen joango gara 10 bat minutuz, aurrena katiluan eta gero semolarekin hautseztatuta izango dugun mahai gainean.
Ore leun eta elastiko bat lortzean, bola itxura emango diogu eta 15 minutuz egoten utziko diogu, toki epel batean sukaldeko plastikoz estalirik. Jarraian, eskuak uretan busti eta orearen gainaldea umeldu egingo dugu. Semola gainetik bota eta zapaldu egingo dugu 1,5 cm-ko lodiera izango duen opil bat lortu arte. Plastikoarekin berriro estali eta ordubetez egoten utzi, bere bolumena bikoiztu arte. Labea 220 ºC-ra berotu eta ogiari gainean laban batekin gurutze bat egin ondoren, bertan egingo dugu 25 bat minutuz. Eginda dagoenean, atera eta 10 minutuz hozten utzi.
Lapiko zabal bat olio koilarakada batekin su ertainean jarri eta ziazerbak limoi zukuarekin eta ras al hanout-arekin bertan erregosiko ditugu. Tapa bat jarri eta 7 bat minutuz kozinatu. Eginda daudenean, lapikoan bertan geroko gorde.
Holandar saltsa egiteko, arrautza gorringoak, harissa saltsa eta limoi zukua irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu. Jarraian, eta irabiagailua martxan dugula, gurin urtua joango gara gehitzen poliki-poliki, maionesaren antzeko lodiera izango duen saltsa bat lortu arte. Gatzez ondu eta geroko gorde.
Arrautzak frijitu edo galdarraztatu eta ogia xerratu. Ogi xerrak txigortu eta gainean ziazerba geruza bat jarri, honen gainean arrautza bat eta gero saltsarekin estaliko dugu.
Tipulin pixka bat gainetik bota eta zerbitzatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa