Errezetak bigarren platerak
Hasteko, untxi zatitxoei gatza eman eta irinetik pasako ditugu. Platera batean gordeko ditugu untxi zatiak.
Jarraian, lapiko zabal batean oliva-olio txorrotada eder bat berotzen jarriko dugu. Segidan, baratxuri aleak batere zuritu gabe eta laban batekin kolpe bat emanda, oliotan gorritzen jarriko ditugu.
Baratxuriak gorritzen diren bitartean, untxi zatiak lapikora sartzen joango gara.
Untxi zatiei bueltak emanez jardungo gara 10-15 minutuz, alde guztietatik ongi goritu arte.
Denbora hori pasa denean, limoia erdibitu eta untxiaren gainetik zukutuko dugu, zatitxo guztiak ongi bustiz.
Ondoren, ardo zuria erantsiko diogu lapikokoari. Bi minutuz urritzen utzi eta, jarraian, salda botako diogu.
Sua bizi jarri eta lapikoari eragingo diogu, lapikoaren euskarrietatik eutsi eta mugimendu zirkularrak eginez, saltsa ongi batzeko.
5-10 minutu pasa direnean eta saltsa urritzen denean, sua itzali eta perrexil txikitua gainetik bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa