Errezetak bigarren platerak
Oiloarekin eta barazkiekin, salda bat egin. Horretarako, osagai guztiak lapiko batean ur hotzarekin egosten jarriko ditugu 4 orduz (2 ordu lapiko azkarrean). Salda iragazi eta geroko gorde.
Tipulina eta berakatzak txiki-txiki egin eta olio apur batekin lapiko zabal batean erregosten jarriko ditugu. Minutu batzuk erregosten eduki ondoren eta kipula biguna dugularik, perrexil xehetua eta sagardoa gehituko dizkiogu, eta minutu pare bat irakiten izan ondoren, salda gehituko diogu eta irakiten utziko dugu dena.
Patatak zuritu eta hatz baten tamainako xerratan ebakiko ditugu. Jarraian, boilurra xerra finetan ebaki eta bi patata xerra artean sartuko dugu boilur xerra bakoitza, sandwichak balira bezala. Patata sandwich bakoitza gatzez eta piperbeltzez ondu ondoren, irinetik eta arrautzatik pasa eta frijitu egingo ditugu su bizian. Behin frijituta, sukaldeko paper gainera aterako ditugu gehiegizko olioa kentzeko.
Patatak irakiten izango dugun saldan sartu eta su txikian egingo ditugu 30 bat minutuz. Eginda daudenean, zerbitzatu eta boilur pixka bat birrindu gainetik.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa