Errezetak bigarren platerak
Lapiko batean sagardoa su bizian jarriko dugu eta, irakiten hasten denean, txirlak bertara bota, tapa jarri eta irekitzen direnean, sutatik atera. Txirla irekiak geroko gorde eta egosketan lortu dugun likidoa urritzen jarriko dugu lapikoan su bizian.
Beste lapiko zabal batean edo zartagin batean oliba-oiloa, pipermin punta eta berakatz txikitua su ertainean jarriko ditugu. Berakatza dantzan hasten denean, bakailao kokotxak gehituko ditugu eta 4 bat minutuz egiten utziko ditugu. Jarraian, sutatik atera eta olio pixka bat epeltzen utziko dugu beste 4 bat minutuz.
Behin olioa epeldu zaigula, sagardo eta txirla ur urrituko pare bat koilarakada gehitu eta zartagina mugitzen hasiko gara, saltsa loditzen joan dadin. Saltsaren lodieraren arabera, ur gehiago edo gutxiago botako diogu. Pil-pila egin dugunean, su motelean jarri, txirlak gehitu eta perrexila botako diegu gainetik.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa