Errezetak bigarren platerak
Fideua egiteko behar dugun salda irakiten jarri eta behin irakin duenean, menda sobrea edo menda freskoa gehitu eta 5 minutu egoten utzi. Bitartean, berakatz atala txikitu eta lapiko batean olio pixka batekin sutan jarri. Berakatza dantzan hasten denean, fideoak gehitu, minutu bat oliotan erregosi eta jarraian saldarekin busti. Su ertainean egin, ur guztia xukatu arte.
Hur saltsa egiteko, osagai guztiak irabiagailuaren ontzian batu eta ondo birrindu. Lapiko batera iragazi, sutan berotu eta gatzez ondu. Geroko gorde.
Zartagin bat olio pixka batekin sutan jarri eta bertan salteatu pare bat minutuz algak su bizian. Alga saltsa koilarakada batekin ondu eta geroko gorde.
Guarnizio guztiak prest ditugunean, lupia solomoa gatzez ondu eta zartagin batean gorrituko dugu su bizian. Jarraian, labeko erretilu batera pasa eta labean bukatuko dugu 180 ºC-tara 5 minutuz.
Eginda dagoenean, plater baten oinarrian fideua ohe bat jarriko dugu, honen gainean lupia, aldamen batetan algak eta bestean hur saltsa.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa