Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Otarrainxka eta oilasko broxetak
Osagaiak
  • OTARRAINXKA BROXETA EGITEKO:
  • Otarrainxkak
  • Limoi bat
  • Berakatz atal pare bat
  • Perrexila
  • Oliba-olio birjina
  • Mihilu freskoa
  • Kuia
  • OILASKO BROXETAK SATAI ERARA EGITEKO:
  • Oilasko izter pare bat (edo papar pare bat)
  • Soja saltsa, 150 ml
  • Limoi bat
  • Curry hautsa, 25 g
  • Jengibre hautsa, 5 g
  • Berakatz hautsa, 5 g
  • Kurkuma hautsa, 5 g
  • Sesamo haziak, 10 g
  • Ekilore-olioa, 15 g
  • Piperbeltza
  • LAGUNGARRI MODUAN
  • Basmati arroza, 200 g
  • Ura, 250 g
  • Limoi baten azala birrinduta
  • 6 kardamomo hazi
  • 10 martorri hazi
  • Gatza
Prestaketa

Berakatza, perrexila eta gatz larri apur bat hartu eta motrailuan eho. Oliba-olioa eta limoi baten zukua gehitu, ondo nahasi dena eta bota zurituta izango ditugun otarrainxken gainetik. Hozkailuan sartu eta ordu erdiz ontzen utzi.

Mihilua eta kuia lauki mehetan zatitu eta otarrainxkekin txandakatuz, broxetetan sartu. Geroko gorde.

Oilasko izterra laukitan zatitu. Soja saltsa eta gainerako osagai guztiak katilu batean nahasi eta oilasko zatiak bertan ordubetez ontzen sartu. Denbora pasa ondoren, broxetetan sartu eta geroko gorde. Ontzeko erabili dugun saltsa sutan jarri eta lurruntzen utzi, nahi dugun testura hartu arte (8 bat minutu)

Arroza ondo garbitu ura 4 bat aldiz aldatuz, almidoia kentzeko. Lapiko batean ur hotzarekin jarriko dugu, gatz pixka bat gehitu eta taparekin su ertainean 15 bat minutuz egosiko dugu. Zartagin batean ehotako haziak olio gabe pixka bat salteatuko ditugu, sutatik atera, limoi azal birrindua gehitu eta azkenik arroz egosia gehituko diogu. Ondo nahasi dena.

Broxetak zartagin batean edo txingarretan egin eta arrozarekin lagunduta zerbitzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena