Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Legatza Veneziako erara
Osagaiak
  • Legatza, 1 kg
  • Ziazerbak, 400 g
  • Gurina, 50 g
  • -ARRAIN SALDA EGITEKO:
  • Legatz buru erdi
  • Legatz hezurrak eta azala
  • Ardo zuria, 200 ml
  • Kipula bat
  • Azenario bat
  • Perrexil adar batzuk
  • Ura
  • Gatza eta piperbeltza
  • -BEXAMELA EGITEKO:
  • Esnea, 500 g
  • Gurina, 30 g
  • Irina, 30 g
  • Gruyere gazta, 3 koilarakada eta erdi
  • Gatza eta piperbeltza
  • Gurina, 60 g (bexamela egin eta gero botatzeko)
Prestaketa

Legatzari solomoak atera eta hauei azala kendu. Anoatan zatitu eta gurinez igurtzita izango dugun erretilu batean jarriko ditugu gatzez onduta. Geroko gorde.

Arrain salda egiteko behar ditugun osagai guztiak lapiko batean jarri eta urez estali. Irakiten hasten denean, gainean egiten zaion aparra kendu, sua jaitsi eta su motelean 15-20 minutu irakiten utzi. Salda iragazi eta heren batera urritzen utziko dugu. Geroko gorde.

Ziazerbak ur irakinetan 5 minutuz egosi eta jarraian hoztu eta ondo xukatu ur guztia. Txiki-txiki zatitu eta jarraian 50 g gurinekin erregosi lapiko batean. Gatzez ondu eta piperbeltzez eta geroko gorde.

Lapiko batean bexamela egiteko behar dugun gurina urtzen jarri eta jarraian irina gehituko diogu. Hagaxka baten laguntzarekin ondo nahasi dena pare bat minutuz eta jarraian esne beroa gehitzen joan. Bexamela eginda daukagunean, gazta gehitu eta ondo nahasi dena. Bukatzeko, gurina gehitu eta gatzez eta piperbeltzez ondu.

Legatzari arrain salda pixka bat gehituko diogu eta erretilua su gainean jarri eta irakiten hasten denean, labeko paperarekin estali eta 5 minutu labean sartuko dugu eginda egon arte. Bitartean, errezeta zerbitzatu behar dugun erretiluan ziazerba ohe bat jarriko dugu. Legatza labetik atera eta ziazerba gainean jarri. Legatzak botatako salda pixka bat bexamelari gehitu, gustuko lodiera eman arte eta saltsa hori legatzaren  erretiluan bota.  Gazta pixka bat eta gurin hur batzuk gainetik bota eta labean gainerre.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena