Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Mihi-arraina meuniere erara noisette patatekin
Osagaiak
  • MIHI-ARRAINA EGITEKO:
  • 2 mihi-arrain, erraziokoak (Garbiak eta tripak kenduta)
  • Gurina, 60 g
  • Irina, mihi-arrainak irineztatzeko
  • Limoi erdiren zukua
  • Oliba olioa
  • Irina, koilarakada bat
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Perrexil hostoak, eskukada txiki bat
  • NOISETTE PATATAK EGITEKO:
  • 4 patata
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Piperbeltz zuria
  • Puska-kentzaile gailua
Prestaketa

Errezetarekin hasteko, mihi-arrainei burua eta azala kenduko dizkiegu. Azala kenduko diegu lehenik. Honetarako, lepo aldean, buruaren goiko aldetik, azala apur bat altxako diegu. Azala trapu batekin hartu eta tira eginez, erraz kenduko diegu. Ondoren bura moztuko diegu.

Hau egin ostean, mihi-arrainak hartu eta gatza botako diegu bi aldeetan eta barrenean.

Jarraian, mihi-arrainak irinetan pasako ditugu, banan-banan, bi aldeetatik eta poliki-poliki astinduko ditugu, soberan duten irina kentzeko.

Zartagin handi batean olio txorrotada bat ipiniko dugu eta honekin batera gurinaren laurdena. Sua piztu eta gurina urtu denean (adi, gurina erre gabe) mihi-arrainak bertan frijituko ditugu.

Arrainak su eztitan frijituko ditugu koipea erre ez dadin, 4 bat minutuz alde bakoitzetik.

Jarraian, arrainak egin direnean, kanpora aterako ditugu, aurrez labean berotuak izango ditugun plateretara (arraina bero mantentzeko).

Frijitzen erabilitako koipeari, zartagi berean, limoia eta gainontzeko gurina erantsiko dizkiogu.

Minututxo bat inguru saltsa sutan urritzen utziko dugu, zukua loditu eta itxura hartu arte. Bitarte honetan egurrezko koilararen laguntzarekin zartagin barrenean gelditutako hondarra askatuko dugu, ongi igurtziz.

Behin saltsa egin denean,  aurrez xehetuak izango ditugun perrexil-hostoak gehituko dizkiogu.

Bukatzeko, mihi-arrainak saltsarekin gainetik bustiko ditugu.

NOISSETE PATATAK

Hasteko, patatak garbitu eta zurituko ditugu.

Ondoren, puska-kentzaile gailuaren laguntzarekin, patatei ahalik eta bolatxo gehien aterako dizkiegu.

Patata-bolatxoak urez beteta izango dugun ontzi batean sartuko ditugu eta 5 minutuz bertan egoten utziko diegu.

Jarraian, eltze batean ura irakiten jarriko dugu gatz apur batekin eta patata bolatxoak bertan egosiko ditugu 3-4 minututan.

Denbora hori pasa denean, patatxoak iragazi eta lehortzen utziko ditugu.

Jarraian, zartagin batean oliba-olio txorrotada on bat jarriko dugu berotzen eta patatatxoak gorrituko ditugu bertan. Aldizka zartaginari eragin, patatxoak alde guztietatik  gorritzeko.

Patatak zartaginetik atera aurretik, gatzarekin eta piperbeltz zuriarekin gozatu.

AURKEZPENA

Mihi-arrainaren ondoan noissete patatak zerbitzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena