Errezetak bigarren platerak
Anakardoak (90 g-ak) uretan beratzen ipini gutxienez ordu batez.
Ondoren, quichearen moldea egiten hasi.
Labea aurrez berotzen jarri 180 ºC-tan, bai goitik eta bai behetik.
Jarraian orea egiteko aipatu diren osagai guztiak ontzi batera bota eta bertan nahasi. Ur edo irin gehixeago beharko balu, erantsi.
Orea zabaldu.
Silikonazko moldetxoetan ore zatiak jarri, zapaldu, izkinak ere estali eta sardexkarekin ziztatu.
Laberatu eta 15 minutuz egosi. Atera eta gorde.
Betegarria egiteko, barazkiak garbitu zein zuritu eta zatitu tamaina ertainean (batata dadotxotan, brokolia loretxo txikitan bereizi).
Zartagin batean oliba olioa ipini eta baratxuria gehitu lehenik. Arin-arin gorritu denean, porrua eta azenarioak erantsi. Buelta batzuk eman eta batata dadotxoak bota. Beste buelta batzuk eman eta brokolia erantsi. Bukatzeko tamari apur bat gehitu, sua itzali eta epeltzen utzi.
Irabiagailuko ontzi batean tofua, anakardo beratuak, barazki salda, maizena eta gatza ipini eta krema bat egin arte irabiatu.
Lortu dugun krema barazkiei erantsi eta nahasi.
Quiche moldeak hartu eta aurreko nahaskiarekin bete. Laberatu (180 ºC-tan aurrez berotua izanik) eta 35 minutuz egosi.
Bitarte horretan 75 g anakardo, garagar-legamia, baratxuri hautsa eta gatza xehetu ehogailuan.
Aurreko nahaski honekin quiche bakoitza hautseztatu eta labea gainerretzeko moduan ipinita gainerre.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa