Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Bakailaoa ajoarriero erara
Osagaiak
  • Bakailao gezatua, 600 g
  • Tipula eder bat
  • 3 berakatz atal
  • Pipermorro bat edo 6 pikillo piper
  • Piper-txorizero haragia, 2 koilarakada
  • Tomate saltsa, 120 g
  • Piperrauts pikante pixka bat
  • Oliba olio birjina
Prestaketa

Bakailaoa hartu eta eskuekin bere haragia xehetu intxaur baten tamainako puskak eginaz. Lapiko zabal batean, oliba-olio txorrotada on bat bota eta bertara berakatzatalak txikituta bota. Hauek dantzan hasten direnean, tipula txikitu eta gehitu. Erdi erregosita dugunean, pipermorroa tipularen zati berdinetan moztu eta dena erregosten utzi.

Barazkiak eginda ditugunean, piper-txorizero haragia eta piperrauts koilarakada txiki bat gehitu eta minutu batez erregosi. Jarraian tomate saltsa gehitu eta 5 minutu irakiten utzi.

Bakailaoa gehitu eta 20 minutu su motelean poliki-poliki egiten utzi.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena