Errezetak bigarren platerak
Arraina garbitu eta bere hezurrekin eta barazkiren batekin, arrain salda bat egin.
Patatak zuritu, xerra loditan ebaki eta zartagin batean olioarekin frijitu. Geroko gorde.
Olio berean arraina behin irinetik pasa dugula frijitu. Atera eta gorde.
Tipula eta berakatza txikitu eta zartaginean lehengo olioarekin erregosten jarri.
Bitartean aliolia egin. Horretarako, motrailuan berakatz atalak eta gatza jarri eta dena ongi eho berakatz pasta bat lortu arte, orduan, olioa txorrotada fin batean botatzen joango gara beti alde bererantz nahasten dugun bitartean. Olio txorrotada bat bota eta 10 segundoz nahasi, berriro beste olio pixka bat gehitu eta beste 10 segundoz nahasi. Horrela jarraituko dugu maionesa lodi antzeko bat lortu arte.
Barazkiak erregosita daudenean, patata gainean jarri eta honen gainean arraina jarriko dugu. Arrain saldarekin busti eta 5 minutu irakiten utziko dugu dena. Jarraian, alioli geruza bat jarriko diogu gainean eta salteatzen ibiliko bagina bezala mugituko dugu zartagina, goiko osagaiak behera pasa arte. Bost minutu sutan utzi eta zerbitzatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa