Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Bakailaoa pikillo piper pil-pilean
Osagaiak
  • Bakailaoa, 200 gramoko 2 xerra
  • Pikillo piperrak, 10 ale
  • Berakatza, 6 atal
  • Pipermin bat
  • Oliba olio birjina, 300 ml
  • Tipula gorria, 2
  • Piper berdea, 2
  • Perrexila
  • Gatza
Prestaketa

Gonbidatua: Asier Aranguren, Lodosako pikillo piperren Nabarreko elkarteko kidea.

NOLA EGIN?

- Berakatz atal pare bat moztu eta zartagin batean pipermin pixka bat bota eta gorritu. Behin gorrituta dagoenean, sua itzali eta epeltzen utzi.

- Epelduta dagoenean, bakailaoa sartu 3-4 minutuz. Atera den gelatinarekin, iragazki batekin pil-pila egingo dugu.

- Bitartean, kazola batean baratxuria eta tipula erregosi. Eta ondoren piperrak erantsi.

- Bestetik, zartagin batean baratxuria erregosten jarriko dugu eta ondoren piperrak gehitu eta konfitatu egingo dugu. Eginda daudenean, dena ongi birrindu.

- Ondoren, pixkanaka pikillo birrindua pil-pilera botatzen joango gara ondo nahasteko.

- Bakailaoa pil-pilarekin nahastuko dugu.

Eta zerbitzatzea besterik ez zaigu falta!

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena