Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Bakailaoa saltsa berdean sagardoarekin
29:35
Osagaiak
  • - Bakailao gezatua
  • - Ilarrak
  • - Arrautza egosia
  • - Baratxuria
  • - Piper verdea
  • - Patata
  • - Perrexila
  • - Pipermina
  • - Sagardoa
  • - Ura
  • - Oliba olioa
Prestaketa

-Zailtasuna: Normala

-Kostua: 4-6 euro

-Kaloriak: 370 kcal

GONBIDATUA:

Hur Atarbe

NOLA EGIN:

Arrautza  egosi.

Piper berdea zatitu eta frijitu. Ondoren plater batean utzi.

Baratxuria xehatu, pipermina zatitu, perrexila xehatu eta patata zuritu.

Olioa kazuela batean jarri eta baratxuria erregosi piperminarekin. Txorrotada bat sagardo bota eta ondoren patata, ilarrak eta ura erantsi. Ondoren, perrexil pixka bat bota.

Patata ia eginda dagoenean eta ura lurrundu denean, bakailaoa jarri eta su baxuan utzi  egiten. Ondoren arrautza erdibituta jarri, saltsa loditu eta bakailaoa egin arte utzi. Bukatzeko, piperra gainean jarri eta perrexil gehiago bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena